XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sahara: Arjeliarrari bisita.

Sahara: berori zeharkatzeko baino balio ez duen ingurua... Bide izateko ingurua.

Sahararen lurrek 6.000 km-tako luzera eta 2.000 km-tako zabalera betetzen dute.

Bere kokapen geografikoa Afrikako kostalde atlantiarretik Itsaso Gorriraino hedatzen da: Marokko, Saharako Errepublika Demokratikoa, Arjelia, Tunez, Libia eta Egipto Iparraldean; Mauritania, Mali, Niger, Chad eta Sudan Hegoaldean.

Basamortu ikaragarria arrazoi xinple bategatik: beste gauza bat izateko beste ur ez jasotzeagatik.

Erdi Sahara bezalako habitat-a, nomadek 3 zm kubiko baino ur gutxiagoz irauten duten tokia.

Tenere-a, Nigerren Iparraldean, Basamortua basamortuan, ezer eta inor bizi ezin den tokia.

Horrela ikusita ez dirudi bisitatzeko toki atsegina izan daitekeenik.

Eta halere, arrazoi ugari dago kontrakoa pentsatzeko.

Saharan zehar egin ahal ditugun bidaiak asko dira.

Baina lerro hauetatik, lurraldea murriztu eta bakarrik inguru zehatz batetara mugatuko gara: Sahara Arjeliarra.

Herri hau ezagutzeko aukerak anitz dira: abioia, garraio publikoak edo auto-stopa.

Halere, lurralde hauek zeharkatzeko modu egokiena lur orotarako ibilgailua erabiltzea da.

Honela lagun talde ia autonomo bihur daiteke, txindurri txikitxoa bailitzan, pertsonak imajina ditzakeen are-zabalgune haundienetan galdu, eta gutxien espero denean, leku harrigarrienetan agertzen diren oasis ederrak bisitatu.

Bidaiarako plana xinplea da.

Garraiatzen gaituen ibilgailua, sukaldea eta bisitatzen ditugun herrietan aurki ditzakegun elikagaiak.

Lo zaku arinak... eta gure gauetarako babesleku bezala, inon dagoen gelarik handiena: zeru zabala, beti miloika izarrez josita.

Aukeratutako ibilbideak Oujdako muga marrokiarretik bideratzen gaitu Arjeliarantz.

Zuzenean Hegoalderantz jeitsiz, Mendebaldeko Erg Handia ingura dezakegu: are multzo izugarriak, 300 metrotik gorako altura duten dunak... eta berauen azpian, bazterretan atxikirik, oasis txikiak, ura dariela eta palmera berdez ornituak.

Tagith Ain Sefra, Benni Abbes... leku onak dira desertuko jendea ezagutzen hasteko.

Erg Handia atzean utzi ondoren, gure helburua Tamamrrasset-era iristea izango da eta Hoggar mendiak bisitatu.

Hantxe aurkituko dugu Tuareg herria.

Kamita arrazako nomada bereberak zalantzazko jatorrikoak, Saharan gure garaiaren lehenengo mendean finkatutakoak, agian Basamortuko gizon urdinak.

Hauxe da basamortuko bizimodura egokien moldatu den jendea.

Aitzitik, lortu izan duten errespetua izanda ere, beraien bizimodua zaila da.

Trailer handiek gameluen karabanekin bukatu dute.

Komertzio modu modernoak gero eta gehiago baztertzen ditu.

Berauen txirotasun erreala ezin da izkutatu gaur egun.

Inguruaren gogortasunera ohituta egon arren, ezin izan dira egokitu bizi diren mundu berri honetara.

Batzuk oraindik aurre egiten dute.

Suaren argitan, beren jaima-ren ondoan, Hoggar mendien gauetan beren hospitalitatea eskeiniko dizute.

Te-a eta elkarrizketa ez dira faltako.

Kexua ateratzen da beraien ezpainetatik.

Urteak pasa ahala, gero eta gehiago dira eraikintzako peoi bihurtu beharra dutenak.

Tamamrraset horretan, lehen herriska baino ez zena eta orain hiri bihurtzen ari dena.